viernes, 24 de enero de 2014

5.gaia Amatasunaren sententzia


Antonietan andereak Elgoibarren lan egiten du Ambulancias Gipuzkoa S.Coop.. Bera erizaina da eta UVIko anbulantzietan egiten du lan , hau da, anbulantzia medikalizatuetan. Bere lanaldiak 24 ordukoak izaten dira eta edozein momentutan prest egon behar da lan egiteko.

Kooperatiba horrek FRATERNIDAD MUPRESPA S.A. izeneko aseguradorakin du sinatuta kontratu bat.
Antonieta anderea haurdun gelditu zen eta dagokion deskantsu epea igaro ondoren, bere enpresari epea luzatzea eskatzen dio horrela bere alaba zaintzeko.
Enpresak erabaki bat hartu aurretik, aseguruaren erabakiari itxarongo zuen. Aseguruak ez zuen onartu eskakizuna, hori dela eta Antonieta andereak ez zuen jasoko inolako prestazio ekonomikorik. Orduan, neska horrek enpresari eszedentzia laborala eskatzen dio, eta egoera horretan dago ontzek.

Enpresa horretan egin den arrisku laboralen ebaluazioari dagokionez, emakume horrek hainbat arrisku izan ditzakeela adierazi zuten, anbulantzian lan egiten duenez edonolako gaixotasunak jasn ditzakeela bai beste odol transmisio bitartez eta baita produktu kimikoekin lan egiten duelako.

Emakume honek esaten zuen laktantzia naturalean arriskuak jasan ditzakeela, orduan, bide judiziala hasi zuen. Eibarreko epaitegietan eman zen sententzian arrazoia eman zioten langile horri, orduan, aseguruak sententzia hori errekurritu zuten eta Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Gorenak ere arrazoia ematen dio Antonieta andereari.

Sententzia horren aurka errekurtso bat tarteratzen du. Auzitegi Gorenak aseguruak tarteratu duen errekurtsoa ez du onartzen eta EAEko Auzitegi Gorenak eman duen sententzia berresten du. Horren ondorioz, Ambulancias Gipuzkoa S.Coop, INSS eta TESORERÍA GENERAL DE LA SEGURIDAD SOCIAL ordaindu beharko diote kostak Antonieta andereari, horrez gain dagokion prestazio ekonomikoa laktantzia naturalaren arriskua dela eta ordaindu beharko diote.



No hay comentarios:

Publicar un comentario