viernes, 24 de enero de 2014

2.gaia Alta eta bajaren gaineko sententzia

Kasilda anderea Valentzian aritzen da mediku lanetan, zehazki umeen alorrean. Amatasunaren prestazioa eskatu zuen, baina INSS(instituto nacional de la seguridad social) ez zion eman eskubidea prestazio hori jasotzeko. Emakume hau osasun alorrean aritzen denez egun berean alta eta baja eman zen, hori dela eta amatasun prestazio hori eskatu zuenean bajan zegoela uste da. Baina, INNS-ren ustez, emakume horrek prestazio hori eskatu zuenean ez zegoela altan edota alta asimilatuan.

Lehenik Valentziako epaitegira jo zuten eta han epaia INNS-ari eman zion arrazoia, ez dagoelako frogatuta emakume horrek amatasun prestazioa eskatu zuenean altan edo alta asimilatuan zegoela.
Errekurtso bat tartekatuz Valentziako Auzitegi gorenak arrazoia eman zion INNSak  horrela amatasun prestazioa jasotzeko ez zuten eskubiderik izango.

Azkenik, Kasilda andereak errekurtso bat tarteratu zuen epai horren aurka.  Espainiako Auzitegi gorenak eman zuen epaia dela eta, INNS-ak amatasun prestazioa jasotzeko eskubidea eman beharko dio Kasilda andereari.



No hay comentarios:

Publicar un comentario