viernes, 24 de enero de 2014

2.Gaiko sententzia



Dª Inocencia andereak errekurtso bat jarri zuen Cartagenako epategiko epaileak emandako sententziari. Horren ondoren, Murtziako Gorenak epaila aztertuz arrazoia ematen dio emakume horri. Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak orduan helegite bat jartzen Murtziako Auzitegi Gorenak eman zuen epailari. Hori dela eta Espainiako Auzitegi Gorenak epaila berretsi edota indargabetuko du.
Epaiaren nondik norakoak jakiteko laburki azalduko ditut zelan gertatu diren gertakariak:
Emakume hori bere gizonarekin dibortziatu zen 1985ean baina hiru urte geroago berriro bueltatu ziren gizona 2009ean hil arte. 1988ean egitatezko bikotea zirenean arazoa zen ez zutela epaitegian jakinarazi berriro elkarrekin zeudela, orduan gerora begira arazoak izango zuen emazteak alarguntasunaren pentsioa asotzeko.
Kontutan eduki behar da bere gizona legalki elkarrekin egonez arren1999tik hil arte diru transferentziak egin ziola Dª Inocenciari,orduan emakume horrek alarguntasunaren pentsioa exijitzen du gizarte segurantzaren institutunazionalari.
Emakume horrek pentsio hori exijitzen du gizon horrekin 6 ume izan zituelako, horrezgain, urte bi bananduta egon arren gero elkartu ziren gizona hil arte. Ez dira ezagutzen arrazoiak zer dela eta ez zuten epaitegietan jakinarazi bueltatu zirela.

Sententzia honen “fallo” gizarte segurantzako institutunazionalak jarritako helegitea ez du onartzen, hori dela eta Dª Inocenciari arrazoia ematen diote, horrezgain, erakunde horrek emakume horri kostu judizialei aurre egin behar die.

Erreferentzia:

No hay comentarios:

Publicar un comentario