jueves, 24 de octubre de 2013

Egitatezko bikoteen dotrina (1.gaia)


Egitatezko dotrinari dagokionez, Auzitegi Gorenak ateratako dotrina honetan zehazten du ze pertsonek duten eskubidea batzuk eta zeinek ez. Eskubide horiek alarguntasunaren pentsioa, jaraunspena,... izan ditzake.

Oraindik frogatu gabeko egitatezko bikoteek alarguntasunaren pentsioa jasotzeko bi baldintza eman behar direla zehazten du dotrina honek. Baldintza horiek honexek dira: bikoteak 5 urte gutxienez elkarrekin bizitzea denbora iraunkor batetan eta beste baldintza elkarrekin daudela frogatzea administrazioari. Beti ere bietariko bat hil baino urte bi lehenago egin behar da bakoitzaren udaletxean edota bakoitzaren autonomi erkidegoko edozein ofizinatan (erregistroan batik bat) inskripzio orri bat betez.

Lehenengo baldintzari dotrina honek more uxorio deitzen dio eta bigarren baldintzari ad solemnitatem. Baina, kontutan hartu behar dugu 5 urte elkarrekin daramatzaten egitatzeko bikoteek ez du inolako eskubiderik prestazioak jasotzeko, baizik eta erregistroan erregistratuta dauden egitatezko bikoteak baizik, hau da, bi baldintzak eman behar direla alarguntasunaren pentsioa jasotzeko.

Dotrina honek legearekiko berdintasun juridikoa mantendu nahi du, horretarako baldintza eta printzipio batzuk ezarriz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario